The Greatest American Heroine

Izenburua ongi idatzita dago bai. Ez dakit Espainian aireratu ote zen, baina behin The Greatest American Hero telesaila bukatuta jatorrizko aktoreak berriz ere bildu ei ziren gure Ralph Hinkleyren (ala Hanley?) oinordekoa izango zenaren atal-pilotua grabatzeko.


Pilotu honetan urte batzuk igaro dira jatorrizko saileko azken ataletik eta txiripa hutsaz gure heroi handiena famatu egin zaigu. Ralph ederki baino hobeto moldatzen da bere estatus berrira eta hori ez zaie batere gustatzen jantzia eman zioten estralurtarrei. Hau dela eta jantzia kendu eta bere ondorengoa bilatzea ematen diote azken misiotzat. Esan eta egin, Ralphek Holly Hattaway, haur hezkuntzako irakasle, ekologista eta harrera-ama (errubia, guapua eta sinpatika askua gainera) aukeratuko du. Eta hortxe hasten da abentura...


Baina zorionez edo zoritxarrez abentura motz geratu zen, pilotuaz gain ez baitzuten atal gehiago ekoiztu. Beraz bitxikeria bezala geratu zaigu Amerikako Neska-heroirik handienaren lehengo eta azken atal hau. Gozatu:



Eta Amerikako Heroi Handienaren abentura gehiago ikusteko gogoz geratu bazarete, jatorrizko sailaz gain web-telesail berria eta komikia dituzue. A zer betekada!

Comments

iker said…
vaya... droga kontuetaz ari zinela uste nuen...
makilakixki said…
barkatu lagun, hau blog sanoa eta zintzoa da guztiz. Hemen drogak ez dute tokirik, Melangea izan ezik ;)

Popular Posts