Nin x Nin: Ninja Hattori-kun

Hattori Ninja marrazi bizidunen sarrerako bideoa jarri nahi nizuen (Kanzo Hattoriren fan eta ikaslea naiz) baina Youtubera igo bezain laster patenteen arazoak direla eta ezabatu egin didate, horrela jarraitu ezkero sei hatz lodiak moztuko dizkidatenaren mehatxupean gainera. Hiru hatz lodiekin ezer gutxi naizela jakinda, men egin eta hatz lodien beharrik ez duen norbaitek ia bideoa zintzilikatu duen bilatzen egon naiz eta baita zerbait mamitsua aurkitu ere.

Hattori ohetik jaiki berria

Dragoi Bolaren hezur-haragizko filma egiteko zenbait ekoizlek dituzten potroak ikusita ez nau aurkitutakoak batere arritu. Izan ere, bai, asmatu duzu, mundu zabalean bada benetako aktore analogikoekin egindako Hattori Ninjaren filma. Eta kontzeptua bera bezain kutrea dirudi gainera. Hona trailerra:



Filma ikusten atrebitzen bazarete abisatu, guztiz katatonikoak geratzen bazarete zuen bila joateko.

Nin-nin.

Comments

iker said…
madremíadelamorhermoso... ze kutrada

Popular Posts