meme troiarra

Hau ikustean ez nekien zer egin, zuzenean tuiteatu ala jokabide guztiz neurekoian Warp to the Bortzen jarri, bisita mordoa izan eta blogak emandako dirutzatik bizi. Eta noski, bigarren hau erakargarriagoa izanik plana aurrera eramateari ekin diot.
Hemen duzue beraz zuen galbiderako eta nire aberasterako atea. Behin irudiak esaten duena eginda meme-troiano batek zuen garunak kutsatuko ditu eta gauero gauero zonbi bezala jaiki eta transferentzia potolo bat egingo didazue Cucha-Bank edo Caja Sevilla-ren bitartez. Oraindik ausartzen zarete? Aurrera ba eta mila esker.


Pixka bat pentsatu ezkero konturatu naiz nire plan borobila ez dela hain borobila azken finean (elipsea akaso?). Izan ere nik ere egin dut irudiak esandakoa. Zer esan nahi du horrek orduan, ni ere kutsatua izan naizela? Goian idatzi dudan guztia psiko-troiar batek bultzatua idatzi dudala eta nire gogoa esperimentu txinatar sekretu baten menpe dagoela? Zorabiatzen hasi naiz.......

Iturria: Paraiso Friki.

Comments

Popular Posts