17 Hiritik Ihesi Part Two


2009. urtean plazaratu zuten Scape from City 17, Half Life 2-ko unibertsoan oinarritutako laburmetrai indie-aren lehenengo atala. Ordutik hona denetarik gertatu da munduan, Beyond Black Mesa-ren lehenengo eta blogan jarri ez genuen bigarren atalak (azkenean nahiko truñoa suertatu zena), Half Life-ko laburmetraien ama den Half Life: Singularity Collapse edo Bruce Wayne-k pinguinoa osorik jan zuenekoa adibidez.

Orain, Scape from City 17 horren bigarren atala iritsi zaigu azkenean. Ondo egina dago, luzea da eta Half Life-n oinarrituta dago, baina hasierako freskotasuna eta berritasuna guztiz galdu ditu eta Hannibal Smith-ek zioen bezala Ustekabe Faktorea® hil ala bizikoa da beti.




G-Man ikusi duzue?


Iturria: Frikicetia.

Comments

Popular Posts