Zenbat molatzen duen Spider-Man-en musikala! Baina ez.

Musikalaren lehenengo atal hau ikusita eskertuko nuke bigarren atalean benetako Venom bat agertuko balitz aktore eta ikuslegoaren garunak xurgatzeko eta gero Green Goblin-a, kalabaza bonben bidez garunik gabeko gorputzak behin betiko desintegratzeko. Ondoren Mefisto-k musikal honen oroitzapenak bideo hau ikusi duten guztien garunetik ezabatuko lituzke, bide batez egondako ezkontza guztiak eta izandako seme-alaba guztiak desagerraraziz, zeren horretan datza gidoi awesome baten sekretu bakarra.


Portzierto, bideoaren bukaeran (iristeko potroak badituzue) hurrengo atala ikusteko aukera izanen duzue.  Egin klik estekan eta Matrix kolgatu egingo da.

Iturria: Topless Robot.

Comments

iker said…
madremíadelamorhermoso... kutrada izugarria, edonor lokartzeko modukoa...
Makilakixki said…
kar kar kar! Horrela jarraitzen badu laster ikusi ahal izango dugu Iruñeko Baluarten ;)
iker said…
zer esaten ari zara?? gure Baluartea 3.mailako auditorioa dela??? antinavarrrrroooo, kontrafueroaaa!!!

Popular Posts