hezur-haragizko Oliver eta Benji (made in japan, noski)

Sekulako frikizioa gaurkoa, ekialde erradiaktibo urrun horretatik soilik iritsi daitekeena. Japoniar batzuk Oliver eta Benji, futbol zelai kurbatua zeharkatzeko berrogei minututako saio osoa behar zuten marrazki bizidunen sarreraren bertsioa egin dute. Eta zinez urrezko eserlekua irabazi dutela frikien zeruan, Mazinger eta Gatchamanen ondoan.



Uste duzue posible litzatekeela hemen Euskal Herrian(TM) unetxo batez futbola, mendia, bertsoak eta politika alde batera utzi eta horrelako gauzaren bat egitea?

Iturria: Ubuntu Life.

Comments

iker said…
jajaja oso ona, frikizismoaren eskalan 9 bat emango nioke !!

por zierto, Oliver antzezten duen aktorea, "Sé lo que hicisteis"-eko Miki Nadalen antza handia dauka, jajaja
assar said…
Uaaaahhhh! Ze ona! Lazkao Txikiren marrazkiena egin dezala norbaitek!
Makilakixki said…
Iker: Miki Nadalen bikia zein Humor Amarilloko Takeshiren semea, gizona jainkoa da!
Assar: Eeeeeemmmmm... zer moduz Kike Amonarriz? Seguru traba handirik ez lukeela jarriko Lazkaoren papera egiteko.
e-gor: Horixe pentsatzen dut nik! :D

Popular Posts