Power Rangers hiperultramegacrossoverra!

Hauxe da, lagunok, sekula ikusiko duzuen gudarik epikoena. Ez Eskuargi Berderik, ez Thor, ez Amerika Kapitaina, ez Orreaga. Ez, megakrosoverrik handiena sekula esistitu izan diren Power Ranger guztiak batera borrokatzen duten hauxe da. Hau ikusi eta gero, lagunok, mundua ez da gauza bera izango.




Portzierto, esan beharra dut ni Power Ranger-zale baino Jet-Man zalea naizela. Izan ere, zer da Power Ranger bat baino hobea? Horixe, euskaraz aritzen den Jet-Man euskalakaria :)



Eta zuek, zein Power Ranger -JetMan zenuten gogokoen?

Iturria: Unreality.

Comments

e-gor said…
Ostras, nik Jet-Man hori ikusia dut noiz edo noiz, baina konturatu gabe nengoen orain arte Comando G / Gatchaman-en plagio/omenaldia dela! Hegaztien ikurrak izatea, pertsonaia eta ikur ia berberak (hontza duen mutil potoloa, zisnedun neska, bi mutil lerden liderrak... ezberdin bakarra da enararena neska dela mutiko txikia beharrean), denak borobilean erortzen (ikus http://www.youtube.com/watch?v=V3cJHKipWbg bideoaren 2:56 segundotik aurrera)...
makilakixki said…
Aupa e-gor, egia da, Jet-Man hein batean Coomando-Gn oinarrituta omen dago. Hemen antzekotasunen analisia:http://tinyurl.com/6yp6ncp . Nonbait nire subkonszientea ohartua zen antzekotasunaz, biak ikaragarri maite ditut eta ^-^ Miiila esker abisuagatik!
iker said…
Fukushima ondoko itsasoan botatzen ari diren ur kutsatu kopuruarekin, hemendik urte batzuetara Power Rangers, Jetman eta antzeko beste edozein beharko dute, itsaso horretatik aterako diren Godzilla, Gamera eta beste bitxarrako erradioaktiboak ikustekoak izango direlako !!
makilakixki said…
Ja, ja, egia. Pentsatuta neukan Japoniara joatea eta han bertan armiarma batek hozka egiten uztea, baina garestia ateratzen zitzaidan esperimentua eta emaitzak nahiko zalantzazkoak, gainera. Enpin, Garoñako zentral nuklearraren fusioari itxaron beharko...
iker said…
Fukushima hondartzetan edo Ebro ibaian bainatzen saiatu beharko zenuke... begira Fraga, Palomaresen bainatu zenetik, erradioaktibitateak bizita super-luzatu dio !!

Popular Posts