Duke Nukem + Megadeth = Atomikoa

Asteleheneko sarreratik tematu samar ibili naiz Duke Nukem eta urrezko garaiko FPS-ekin, egia esango badizuet. Dokumentalak ikusi ditut (ba al zenekiten Half Life garatu zuen Valve Micro$oft-eko batzuk sortu zutela eta hasiera batean Quakeren motorea erabili behar zuela?), Duke Nukem 3D netbookean instalatu dut, Ubuntu pean, eta hori gutxi ez balitz Dukearekin amets hezeak izan ditudala uste dut (odolagatik diot, ez pentsa...).

Aurrekoa kontutan hartua astea Duke Nukem 3D bideojokoaren musikarekin bukatzea pentsatu dut. Duke Nukem 3D-ko musika handia da, ezinbestean, baina eskalatik atera egiten da..........Megadeth-ek eginten badu. Igo bolumena eta hasi burua astintzen!

igo bolumena eta gozatu!

Asteburu ona izan dezazuela eta badakizue, "Pig-cop" guztiak txikitu!

Comments

iker said…
Awesomia !!! Gora Dukea eta gora Megaheriotzak !!


iker
makilakixki said…
Hail to the King, baby!

Popular Posts