Duke Nukem beeeti berandu ¬.¬

Ni bezala, Duke Nukem beti dabil berandu (bere kasuan 14 urte inguru berandu, nirean, neurtzeke dago oraindik). Oraingo honetan hilabete bat besterik ez da atzeratu garapen denbora luzeena izan duen bideojoko honen plazaratzea, baina txantxa bat egitearren Gearbox Softwarrekoek bideo grazioso hau zintzilikatu dute:




Inork esan ez diguna, ordea, atzerapen horren arrazoia izan da. Warp Bortz-eko Ikerketa Bulego hipersekretuak, indarkeria basatia erabiliz, honako bideoa lortu du, denek izkutatu nahi izan digutena argitara ekarriz. Aluzinatu:




Iturriak: Gea Geek, Games Ajare.

Comments

Popular Posts