esnatzeko modurik onena

Honelaxe esnatzen ziren gaur Enterpriseko Spock eta bere lagunak Discovery transbordadoreko astronautak gaur goizean. William Shatner-en ahotsarekin, Star Trek jatorrizko telesaileko sarrera hura moldatuz. Esnatzeko modu ederra ezta?


Nik, hasteko, sakelekoan jarriko dut, Kirk kapitainaren ahots belusatuak nire esnatzeak goxoki laztandu ditzan goizero. Ains [hasperena]!


Iturria: Denek dute honen berri, ze demontre!

Comments

iker said…
jopé ze hitza: belusatu... Euskalbarren begiratu behar izan dut!! Blog honen euskara maila Euskaltzaindiako batzuk gaindituko lituzke !
Makilakixki said…
Mwahahahahaha! Gora euskalbar!

Popular Posts