superheroi gazte & alferrak

Heroiak telesaila pantailaratu zutenean lerdea irten zitzaigun ahotik listu guruinak idortu arte. Ondoren, telesailak aurrera joan ahala, babu aurpegiak jarri zitzaizkigun superheroi horiekin zer egin ez zekitela ikusita. Zorionez ideiaz betetako gazteak daude munduan (ez niri begiratu, gazteria dagoeneko pasa baitzitzaidan eta ideiak inoiz ez baitira nirekin izan) hau bezalako altxorrak sortzeko gai direnak:



Noski, gauza bat da laburmetraia ekoiztea eta oso bestelakoa hamapiko atalez osatutako denboraldia egitea (zer esanik ez denboraldi gehiago badira). Baina tira, bideoak itxura ona duenik ezin uka daiteke.

Non ikusia: Topless Robot.

Comments

Popular Posts