Mars500 misioa Martera iritsi da

 
Ekainean abiatu ziren sei kosmonautak historiako lehenengo Marterako bidaia luzean eta arazorik gabeko larunbateko lur hartzearen ondoren hamar egun emango dituzte Marten hainbat esperimentu egiten.

Historiako lehenengo ibilaldia Marten

Laster mezu arraroak jasotzen hasiko dira eta horrekin batera arazo psikiatrikoak sortuko zaizkio tripulazioari. Azkenean dena dimentsio arteko bidaiak ikertzean askatutako munstro-deabru batek sortua dela jakingo da baina ordurako denak hilda egongo dira. Enpin, Marten gertatu ohi diren gauzak.


Portzierto, deabruzko munstroarena eta baita Marteko misioarena ere gezurra zikina dira biak. Izan ere Mars500 misioa simulazio bat besterik ez da, etorkizunean egin daitekeen benetako misio batentzako prestaketa edo. Ze gauzak.

Comments

Popular Posts