Ilargiko nazien itzulera

Apirila partean Iron Sky filmaren teaserra ekarri genizuen Warp Bortzera. Badakizue,  ilargiaren bestaldean ezkutatutako nazien itzulerari buruzko film moderno moderno hori (moderno diot jakitera emateko eta finantzatzeko moduari dagokionez, crowd funding edo deitzen dena). 

oso retro-futurista, ezta?

Orain dela aste pare bat edo hasi ziren grabaketa lanetan, baina ez nator horren berri ematera (horretarako webgune ofiziala, feisbuka eta tuiterra duzue), baizik eta bigarren teaserra, edo trailerra, edo bideoa, edo dena delakoa zuekin partekatzera. Izan ere ikusi eta guztiz awesomizatuta utzi nau. Hori edo epilepsia  krisi bat izan dudala. Ia zuei zer iruditzen zaizuen eta nahi baduzue komentatu. Edo nahi ez baduzue, ba ez komentatu.



Comments

iker said…
jajaja oso dibertigarria dirudi...
makilakixki said…
Bai horixe, Marteko zonbiak gehitu eta film borobila aterako litzateke ;)

Popular Posts