hemen da gabonetako zozketa !

Bai lagunok,  Robolentzero Warp Bortzen kuarteletan izan da urteroko mantendua eta eguneraketak egiteko, eta ohi duen bezala oparitxo bat utzi digu Warp Bortz Mugimenduko kamaraden artean zozketatzeko. Aurtengoan gainera opari bereziki low-tech bat utzi digu: Bi pantailatako Nintendo DS baten antza duen NE-Double Games kontsola eramangarri aparta!



Erresoluzio oso baxua, freskatze frekuentzia penagarria, jokagarritasun eskasa eta erretina erreko dizun retroiluminazio urdin erradiaktiboa. Eta guzti hau gutxi balitz, gorreria aurreratuko dizuten entzungailuak eta ezertarako balio ez duen uhala.


Aprobetxa ezazu aukera eta esaiguzu NE-Double Games kontsola penagarri hau nahi duzula blogan iruzkina idatziz zein Twiterren bidez. Zozketa urte bukaera baino lehen egingo dugu eta denbora gutxian saridunak etxean jasoko du, berarentzako inongo kosturik gabe, noski. Hau pagotxa!

Comments

iker said…
uaaff hoi dek azken geneazioko tramankulua...

Orain dela gutxi, Aldi supermerkatuan kriston aparatu earra ikusi nuen, Mega-Drive portatila, koloretan eta Mega Drive zenaren 25 jokuekin...
juankarh said…
This comment has been removed by the author.
juankarh said…
Zazpi urteko umea daukadalako etxean, bestela, a ze altxorra litzatekeen kontsola hori... ;-)

Popular Posts