Linux kernela entzun nahi?

Eta hau da gauza frikietan frikienetarikoa, frikitasuna bere egoera garatuenean (edo degeneratuenean agian). Inongo erabilgarritasunik ez duen irratia. Entzuteko ere desatsegina dena. Azkenengo Linux kernel egonkorra irratiz irakurrita. Ahots sintetizagailu bat erabiliz, gainera, edukiarekin nahikoa ez balute bezala. Ezetz bug-en bat topatu!

klikatu irudian Linux.fm webgunean irratia entzuteko


Portzierto, aproba egin ezazue hainbat leiho irekiz eta animatzen bazarete kontatu albo-ondorioak nolakoak izan diren.

Non ikusia: Maldito Friki.

Comments

iker said…
jasanezina !!!!!!
Makilakixki said…
Micro$often morroi halakoa! Ez zara kode askearen poetikotasuna atzemateko gai, ala? :P
iker said…
MICROSOFT RULES !!

eta Bill Gates-en puzkerrek larrosa usaina dute !
Makilakixki said…
Jajajaja! Bigarrenari buruz sinisten dizut, nik ez bait dut Gates lagunaren puzkerrak dastatzeko ohiturarik :P

Popular Posts