V'ger

Skyneti Wolfram bilatzaileari esker V'gerren egoeraren berri izan dezakegu uneoro, egilearen bila datorrenean prest egon gaitezen. Egin klik "submit" dioen botoitxoan eta jakingo duzu gizateriaren suntsipena (edo asimilazioa, ikuspuntuaren arabera) hurbil ala urrun dagoen:


Eta orain serio demonio (lasai, laburra izango da eta): Voyager 1 1977. urtean Eguzki Sistema  aztertzeko bidalitako zunda bat izan zen. 33 urtetako bidaiaren ondoren Eguzki Sistemaren mugan aurkitzen da,   gizakiak eginiko objekturik urrunena bilakatuz. Eta misioak aurrera darrai. Miragarria.

Comments

joxe said…
Aitortzen dut: oker batek ekarri nau oraingoan warp birtzera. V'ger irakurri eta ez dakit zergatik Dungeons & Dragonseko Venger-ri buruz ariko zinela pentsatu dut. Ups!
Makilakixki said…
Venger adar bakar gaiztoari buruz ari zara ezta? Zenbat gorrotatzen nuen pertsonai hori!
Beno akats batengatik izan bada ere, ongi etorria, garrantzitsua jendea erakartzea bait da, diru mordoa egin eta lana utzita blogetik bizitzen hasteko. Agian iPad, sex eta holako hitzak erabiltzen hasi beharko nuke izenburuetan :P

Popular Posts