sonik-warp: 0. sesioa

Gauzak aldatu dira, halabeharrez. warp5 eko lehendakaritzaren aldaketak nahita nahi ez aldaketak ekarri behar zituen blogera. Batzuk joan, besteak etorri, badakizue, EITBn emandako normalizazio prozesuaren antzekoa. "asteazken musikala zena" desagertu egin da, sonik-warp deitzeko, eta "warp bortz" zena warp5, gure gizartearen eleaniztasun anglosaxoi-zalearen lekuko. Edo soilik modernoa dirudielako. Edo behar bada ez.

Gaurko "zero" sesio honetan friki-geek-nerd-otaku munduaren inguruan eginiko bideo musikalik awesomeena dakarkizue DJ Pikardek. Egia esan behar badizuet musika oroitzeko ez naiz gai, ez eta esaten dutena ulertzeko (ezta axola ere). Garuna bideo honetako irudiekin geratu zait kolapsatuta. Nolako mugimenduak, zelako gorputzak.... Flash, Spock eta Spidermanekin liluratuta geratu naiz.



Bai, bazebiltzan neska batzuk ere bideoan, Kara "Starbuck" Thrace eta Stan Lee (baina azken hau uste dut ez dela neska) O.o

Iturria: Games Ajare.


Comments

Popular Posts