V telesailaren kromoen bilduma

Herrian ibili naiz egun batzuk, internetik gabe eta. Internet denboraren zulo beltz ikaragarria da eta behin belarra, baratza eta etxea txukunduta (hauts mordoa pilatzen da neguan zehar) zer egin jakin gabe aurkitu dut neure burua.

Irakurtzeaz aspertuta eta sargoria kanpoan, ganbarara igo naiz. Ganbaran beroa handiagoa da oraindik, baina traste zahar zoragarriz beteta dago. Traste horien artean haurtzaroko komikiak, jostailuak, koadernoak eta kromo bildumak daude gordeta, eta altxor hauen artean harririk bitxiena Vko kromoen bilduma da.

Vko kolekzioa hartu, muxukatu eta besarkatu ondoren, digitalizatu eta zuekin partekatzea iruditu zait ideiarik onena. Bide batez, zuetako norbaitek falta zaizkidan kromoak izango balitu, Warp Bortz Fundazioari dohaitzan eman ditzan animatzeko. Frikien espageti-jedi jainkoak eskertuko dio.


Comments

joxe said…
Estooo, Jainko bat zara, besterik gabe. Ze inbidiaaaaaaa!!!
makilakixki said…
Inbidia ez, amorrua, ezer esan gabe bota dizkidaten gauzengatik (hiru Game&Watch zoragarri tarteko) >:(

Popular Posts