Portal Mundu Errealean©

Aspalditxo ikusitako bideoa da, baina nonbait esteka galdu egin nuen (azken finean Warp Bortz bezalako makro blogetan milaka esteka darabilgu egunero). Argizko pistolekin borroka egiten zuen morroi bera (nahiko aktiboa, gizona), Portaleko bideojokoaren pistolarekin pellokerietan dabil orain. Niri hamaika mila berrehun eta hirurogeita hiru erabilera praktikoago bururatzen zaizkit, horrela botepronton (txarrak gehienak), baina bideoa dibertigarria da. Ostiral arrats baterako aproposa.



Asteburu ona izan.

Portzierto, Mundu Errealaren © copyrighta Buda-Jobsek dauka, eta gu guztiok auzitara eramango gaitu ordaindu gabe erabiltzeagatik.

Iturria: Geekstir.

Comments

Popular Posts