Terminatorrek apple gorroto du (eta nik ere, egia esanda...)

Terminatorrek apple gorroto duela argi dago, baina ze zentzu dauka honek? Pentsa genezake Skynet errealitatean Windows Skynet dela, etorkizuneko sistema virusgailea, baina zaila da sinistea adimena duen ezer windows pean ibili daitekeenik. Beste aukera Skynet iSkynet izatea da, edo iJobs, izaki hiperargal eta zibernetikoaren kode izena, etorkizunean gizaki guztiak sistema hertsi baten bidez kontrolatuko dituena, eta horrek zentzu gehiago dauka. Edozein modutan, hemen duzue bideoa:



Barkatuko didazue apple eta windows zaleok, badakizue, gaiztakeririk gabe eginiko txantxak dira. Baina benetan aske izan nahi baduzue, be linux, my friends ;)

Iturria: Topless Robot


Comments

superandoni said…
Gora GNU/Linux askatuta!!!
makilakixki said…
Gora GNU/linux, my friend!
iker said…
oker zaudete, blogari maiteok, Skynet zuek uste baina gehiago da, nik uste sistema plataforma-anitza izango dela, hau da, plataforma, programazio-hizkuntza eta edozein hardwareren gainetik ibiliko da, Transformerrak eta makinekin gertatzen den bezala...
makilakixki said…
Buuuuuuu! kasurik ez windowsen morroi honi ;P
iker said…
windowsen morroia eta gainera, hegal gogorrekoa, nik XP, 98 eta 95 maite ditut !! ayy ze garaiak...
makilakixki said…
Zer diozu windows nobentaitzinko! Koloretako MS-DOS hura bai zela benetako sistema eragile jatorra!
iker said…
beno, beno, ez dezagun ahaztu, institutuan ikasitako informatika hizkuntza bikaia: LOGO (edo halako zerbait), dordoka aurrera, atzera eta alboetara jajaja, "la yenka" bezala...
makilakixki said…
Nik ez nuen institutuan informatikarik ikasi :(
Orientatzaile madarikatua! >:(
iker said…
informatika ordez zer egiten zenuten ?? ahaztua nuen kontu hori... ez zenuen garrantzizko ezer galdu, klaserik erabilgarriena "Lakers vs Celtics" bideojokora jolasten pasa genuena, jajaja
makilakixki said…
Marrazketa egin nuen nik. Orientatzaile madarikatua! >:(

Popular Posts