Diana forever!

Teknopataren blogan aurrez aurreko apartaren lekuko izan gara gaur. Diana vs Anna. Diana nor den denok dakigu, bisitarien buru gupidagabe eder hura. Anna aldiz iritsi berria zaigu, Dianaren bertsio stevejobsizatua modernizatua bezala.


Esan bezala alderaketa interesgarria zein aseptiko eta objetiboa egin du gure lagun Teknopatak. Warp Bortzetik, aldiz, Dianaren nagusitasunaren aldeko oihua zabaldu nahi dugu. Izan ere, inoiz muskerrek gure planeta inbaditzen badute Diana bezalako musker zital, ile-luze eta uniforme estua daramana izatea nahi dugu. Diana Forever!



Asteburu ona izan!

Comments

joxe said…
Bueno bueno, bistan da ez duzula idearik ere ez! Dianak ezer gutxi egin dezake Annaren dotoreziaren aurka, pistolerak astinduz uxatzen saiatzeaz gain...

We are of peace... always!

Hori bai, konturatu naiz "The Leader won't be happy" ez dela Dianaren esaldia, Lydiarena baizik...
Makilakixki said…
Haiek bai zirela emakumeak, barka, mari muskerrak, eta ez gaur egungo makila intsektuak, redio!
iker said…
gorputz osoko argazkiak beharko nituzke nire iritzia hobeto garatzeko... jeje
joxe said…
Ikusi, Iker!

Diana

Anna

Nik uste dut alde handia dagoela, ezta? :P
joxe said…
Annaren irudia hemen dago, ez dakit zer egin dudan lehen. Sorry!
Makilakixki said…
Kartutxerak ospe-galtze kanpaina bat besterik ez da, lagun. Ikusi nahiko nuke nik Anna errebeldeen hamaikagarren erasoaren ondoren. Hemen duzu benetako marimusker puska, ile kardatu eta guzti!
joxe said…
Anna ikusi nahi baduzu hamaikagarren erasoaren ondoren, begiratu hemen. Arerio guztiak jan egin ditu! Mwahahahahahahahahaha!!!

Anna rulez, always!
iker said…
redioxla, hoiek dituk kartutxerak, hoiek... dena den, Makilakixki jaunak jarritako bigarren argazkian Diana dexente hobeto dago... ez dakit ba... Diana edo Anna, zer dilema...
Makilakixki said…
Telesail berriko muskerrek metamorfosi ahalmena dute? Beno, kanpoko itxura edozein dela ere, barrutik denak berdinak ;)
joxe said…
Bueno, azkenean ezin izan diot tentazioari eutsi eta atzo V orijinaleko kapitulu bat ikusi nuen. Diana eta Lydiaren arteko liskar dialektikoak munduko gauzarik awesomeena dira. Ikusi nuen kapituluaren zati batean, Diana bere gelan dago, eta halako batean Lydia sartzen da:

D.- Oh! Lydia, he estado pensando...

L.- Vaya, una situación nueva para tí...

D.- Oh, querida, eres encantadora.

Freakin awesomea, bai ala ez? :) (Bai, bandoz aldatu naiz, horien ondoan Anna burokrata aspergarri bat baino ez da)
Makilakixki said…
Juas juas juas! Uste dut nik ere mundoviejuno misioari ekingo diodala! Portzierto, wikiquotesen begiratzen Diana eta Lydiaren arteko elkarrizketa mamitsu pare bat topatu dut. Adibidez:

Lydia: You know, I've never lost in mortal combat!
Diana: Idiot! If you had, you'd be dead.

Bikote bikaina, Pantxoa eta Peio eta gero, noski ;)

Diana forever!
iker said…
jopetas, hoiek dira dialogoak, hoiek... tarantinok berak ez lituzke hobe egingo...
Makilakixki said…
Tarantinok egin izan balitu elkarrizketok giza haragiz egindako hanburgesei maionesa jartzeaz ala ez jartzeaz arituko lirateke, je.

Asteburu honetan berriz ekin nion Vren remakea ikusteari (aspaldi 3-4 kapituluraino iritsi nintzen), eta egia esanda, zaila egiten zait apaizak, poliziak eta nerabe ergelak jasatea. Nahasketa hardkoregia niretzako.
iker said…
nik lehenengo 2 kapituluak atzo jeitsi nituen, erdaraz, eta mordo bat izan arte ez ditut ikusiko... telesailak "takadaz" ikustea gustatzen zait, bestela, oso aldrebesak badira, kapitulo batetik bestera ildoa galtzen dut... adinaren gauzak, jajaja...

por zierto, erantzun gehien dituen sarrera izango da hau, ez ???
Makilakixki said…
Idatzi dudan hau hamabortzgarrena da. Errekorra! Milagarrenera iristen bagara iPad bana oparituko dizuet. Baina total, zertarako, ezertarako ez du balio eta gailuak, zeinen pijo eta ezjakina zaren erakusteko ez bada behintzat :P
iker said…
benga ba, 16 !!! las kagau

zuk lasai, ekarri ipad hori eta bilatuko diot nik eginkizuna... jaja

p.d 984 Ipad-erako
iker said…
983 Ipad-erako...
Makilakixki said…
Kabroia! Dena den, jakinarazten dizut warp bortzen, edozein demokrazian bezala, zentsura egingarria eta gomendagarria ere badela batzutan ;)

Putza, nik idatzitakoarekin 982 iPad-erako!
iker said…
jajajaja ez bota harriak zure teilatura... dena den aspertzen hasi naiz, egunero komentario bat idatziz 3 urte barru lortuko nukeen Ipad-a, ordurako aurrehistoriako aparatua izango da...


hobe egunean 10 bat komentario egiten baditut, uda bukaerarako lortuko dut !!!!!!!!!
jajaja
Makilakixki said…
Redio! Tematuta zaude ipadaren asuntoarekin! Uste dut antispam bat instalatu beharko dudala eta "iker" spam iturri bezala konfiguratu. Akabo arazoak ;)

980 ipaderako. Ouch!

Popular Posts