Zonbiak vs estriperrak


Japonetik frikizioaren hurrengo hiperprodukzioa datorkigu Onsen Zombies vs. Stripper 5 izenburu apartarekin. Onsen zer den idearik ez, baina zonbi eta estriper zer diren argi daukat, eta biak elkarturik ageri direnean emaitzaren gorentasuna aurrikusteko ahalmena daukat. Zonbi earrak, neska garun freskozaleak, suhi-neskak, erraiak, bularrakdeak eta dibertsioa barra barra.




Apur bat intelektual jartzearren, esango dizuet Rei Mikamotoren Kyonyu Dragon (Big Tits Dragon esan nahi omen duena, hauxe izenburua!) mangaren moldaketa zinematografikoa omen dela. Eta ausartuko nuke esaten manga honek benetan pena merezi duela (ia gure irakurle mangazaleren batek informazio gehiago ematen digun).

Gozatu!

Iturria: Games Ajare.

Comments

iker said…
joe zein itxura kutrea duen pelikulak... baina eaarrrrrrraaaaa aldi berean, odola, zonbiak, bularralde oparoak, ping pong zonbi, jajajaja oso dibertigarria ematen du... lortu beharreko pelikula da, anglosaxoiek "must have" deritzotena.
Manga ez nuen ezagutzen ezta, baina lortu beharreko gauza da ere... nire "Frikadak Interneten Bilatzeko Departamentua" lanean jarri beharko dut...

Gustua ematen du lanera etortzea eta halako friki post ikaragarria topatzea !!! honek bai igotzen duela nire lan etekina !!!
Makilakixki said…
Kar kar! Zonbi ping pong oso ona da, bai. Entzuten den ahotsa ere dibertigarria da oso. Japoniarren hizkera tipiko horrekin. Film hau eta batez ere Robo-Geisha, edonola eskuratu behar dira. Egindakoan agian lehenengo Warp Bortz konbentzioa egin genezake...
iker said…
ez legoke gaizki konbentzioarena, pelikula frikienak lortu eta bertan ikusteko, jaja dena den zu ikasketekin lanpetua egongo zara, ez ?? gainera Baluarte alokatzeko epe luzerako egin behar da, jajaja
Makilakixki said…
film arraroez ari garela. Lagun bat Iruñeako gazteriaren etxean egon omen zen larunbatean, manga surrealista ikusten! imajina ezazu akira adibidez, jada nahiko surrealista dena, baina are surrealistago. Kanedaaaaaaaa!
iker said…
altzairuzko potroak izango ditu zure lagun horrek... ausarta izan behar da Manga surrealista saio bat jasateko, askotan surrealistak ez diren lanak, nahiko lana ematen digute "jarraitu" ahal izateko, beraz surrealistatzat direnak, ai ama...
Makilakixki said…
Jakinmina duzula ikusten dudanez, filma Symbol da, Hitoshi Matsumotorena. Gaizki ulertu nion eta zoritxarrez ez omen da manga, irudi errealeko filma baizik. Eta horrek, nik uste, frikiago egiten ditu biak, filma eta laguna. Ausartuko zara zu ere?

Popular Posts