frikizio galanta: wiirako mamu harraparien pistola


Badakit berria ez dela, joan den astekoa dela gutxienez eta interneten mundu hiperazeleratu honetan joan den asteko berriak aspaldiko kontuak direla. Baina Warp Bortz ez da berrien bloga, denok dakizuenez eta mamu harraparien wiirako osagarri hau awesomitate hutsa da. Pistola eta protoi motxila dauzka, eta baita led urdin mordoa ere, egilearen eta gure ispilu neuronen gozamenerako.



Mamu harraparien bideojokoarekin salduko balute, jokoaren itxura kutrea ahaztu eta segituan segituan erosiko nuke. Ez HD, ez 3D, hau bai dela inmersioa!


Iturria: Geekstir.


Comments

iker said…
ou yea !!!! jope, muturretik izpiak botatzea bakarrik falta zaio... jokoarekin salduko balute, "super-ventas" bat izango litzateke, ez dakit non duten burua marketing departamentuetan !!!
Makilakixki said…
Bai horixe. Baina kontuz gero, badakizu izpiak ez direla inoiz gurutzatu behar! ^ ^

Popular Posts