diskete itxura duten CDz kamuflatutako disketeak hemen daude

Unibertsoa kontrolatzeko prozesuan disketeen sormenak ez dauka mugarik. Oraingoan kamuflatu egin dira, diskete baten txura duen CD baten itxura hartuz. Estrategia hau maila altuenekoa da, gizakiaren psikologia engainatzeko diseinatua. Izan ere, nork ez lituzke erosiko retro itxurako CD hauek?

Lagunok, galduta gaude, baina lasai, hori aspaldi genekien. Gure gogoa diskete batetara transferitzen dutenean (zer uste zenuten, garun bakar batentzako blurai bat beharko zela gutxienez?) haien Plana ulertzeko moduan izango gara.

So say we all!

Iturria: Punto Geek, Gadgets.co.uk

Comments

iker said…
gizakien ekintza batzuk ikusita, diskete batean aise sartuko litzateke gure zentzumena eta inteligentzia, eta ez High Density hoietako batean, ez, Double Density batean...
Makilakixki said…
Erabat ados, txartel zulatu pare batekin listo...

Popular Posts