Asteazken musikala: Hayao Miyazakiren bideo musikala

Musikalki ezer berezirik ez duela onartu behar dut, ez Mononoke Himeren mailakorik behintzat (batzutan mp3-an eraman ohi dudana). Baina Hayao Miyazakiren marrazki bizidun guztiak bezala, 1995ean plazaratutako bideo musikal arrakastatsu honetan (eta ez, zoritxarrez ez da film luze baten laburpena) bizitasunak gainezka egiten du. Ikusi (eta entzun) eta gozatu istorio eder honekin eta pertsonaien mugimendu lirain zein arinekin (ze inbidia ematen didaten!).



Azkenean, entzutearen poderioz, ez al naiz ba abestia ahapetik kantatzen hasi! ^3^

Iturria: Zona Fandom.


Comments

Popular Posts