makilakixki Nick dut Nik saioan: Plana aurrera doa!

Lortu dugu kamaradak! Gure Plana aurrera doa eta hurrengo pauso handia betetzear dago. Egunkarietan egon ginen eta baita irratian ere, baina hauek ez dira helburu, ez horixe, gure Plan Handira eramango gaituzten pausoak besterik ez. Bai kamaradak! Gure pausoa motela izanagatik geldiezina da. Eta gaurtik aurrera gure helburutik hurbilago egongo gara.


Kamaradok, goza dezagun une historiko honetaz. Goza dezagun bada eta ikus dezagun gaurko Nick dut Nik saioa. Bideojokoen historiaz ariko den saio honetan makilakixki izango da gonbidatu, Atari sortu zuen Nolan Bushnell eta David Rey kontsolen bildumagilearekin batera. Ikus dezagun eta lagun dezagun denok gure Plana aurrera eramaten.


Badakizue kamaradok, Warp Bortzek zuen laguntza behar du. Gaur asteazkena, gaueko 22:00etan ETB3 ikustea da zuen betebeharra eta nahia.

Eta Nafarroa zaharrean bizi zaretenok, laster, debekuez gaindi, estriminen bidez. Adi egon!


GAURKOTUTA: Warp Bortzen jarraitzaila Nafarrok, ikusgai duzue milaurteko telebista saioa lerro lerroan. Gozatu!

Comments

joxe said…
Jejeje, izar mediatiko bat jaio da... orain ikasi behar duzu esaten "Yo por mi blog MA-TO!, Mentiendesss?!?" Eta hale, triunfatzera! :)

Zorionak, oso azalpen konbintzenteak geratu dira :) Eta kamiseta modelo hori ere oso polita da!!!
Makilakixki said…
Jaja! Deluxe modeloa da aizu! Agian datozen gabonetarako edo...
Superandoni said…
Makilakixki superstar, bideojokotan espertua! ;-)
Makilakixki said…
Jaja! Espertua, bai horixe, wikipedia irakurtzen espertua.
Portzierto, kamiseta jaso duzu?
Superandoni said…
Bai bai, email bat bidali nizun herenegun zure gmail kontura nire poza adieraziz!

Eskerrikasko berriz ere :-D

Ongi legoke kamisetadun guztiok argazki bat aterako bagenu agian karkarkar!
Makilakixki said…
Egia da Andoni. Kontuekin arazotxoa dela eta ez nuen zure mezua ikusi. Sentitzen dut.

Eta argazkia ateratzera animatzen bazara ederki! Ideia oso ona iruditzen zait, baina lasai, ez da beharrezkoa eta.

Esker mila zuri.

Popular Posts