-/\- Izardata 63476 -/\-

Ez da makala TrekGuide.com webgubekoek Star Trek telesaileko izar daten inguruan eginikoa. Jatorrizko telesailan (TOS) inongo funtsik ez zuen data sistema (oinarrian itxura modernoa zuen zenbaki luzea erabiliz) apurtxo bat normalizatu egin omen zuten Hurrengo Belaunaldian (TNG) eta horri esker eskaini diezagukete azpian erabili dezakezuen izar data kalkulagailua.

klikatu irudian kalkulagailura joateko

Denbora era elegantean galtzeko intentzioa baduzue, pena merezi du ikerkuntza lan osoa irakurtzea eta baita Wikipediakoa ere.

Iturria: TrekGuide.com, Wikipedia.

Comments

Popular Posts