Asteazken musikala: Futurama

Simpsondarren itzalpean eta Simpsondarren antzeko estetikarekin jaio bazen ere, segituan gainditu zituen Futuramak arbasoak. Eta ez soilik Simpsondarrek askotan galdu eta batzuetan berreskuratutako umorea zuelako, baizik eta frikizio maila ikaragarria lortu zuelako lehenengo unetik.




Asteburuan bakarrik geratu nintzela aprobetxatuz, telebistarako marrazki bizidunak egiten utzi ondoren kaleratutako filmetariko bat ikusteari ekin nion, eta gidoia lauso xamarra iruditu bazitzaidan ere, betiko umorea zerabilela baieztatu ahal izan nuen. Datorren asteaburuan badut zeregina beraz.




Comments

Popular Posts