Zorionak kamiseten irabazleei!

Beno, amaitu da epea eta bost kamiseta bagenituen banatzeko (eta beste lau niretzako ^-^ ) , bost lagunek egin dute eskaria. Zorionik beroenak eta eskerrik handienak iker, joxe, Superandoni. e-gor eta ptx lagunei. Friki hutsak zaretela erakutsi duzue eta horregatik nire begirune friki osoa merezi duzue. Espero dut kamisetak ohorez eta harrotasunez jantziko dituzuela, Warp Bortzen hitza munduan zehar barreiatuz.



Mesedez, jarri zaitezte harremanetan Warp Bortzeko marketing sailarekin zein modelo eta tamaina nahi duzuen esateko eta kamisetak bidaltzeko helbidea emateko. Twitterren bidez mezu pribatua bidaliz (moderno modernoak bazarete) zein posta elektronikoz egin dezakezue azpian daukazuen helbidera idatziz (jada dinosaurio bilakatu bazarete). Mezu subespazialak eta r2d2 robotek eramandako hologramak inplementatu nahian gabiltza, baina Mikel eta Patxiren arteko akordioaren zain gaude oraindik.




Esan bezala, esker mila eta goza ditzazuela.

Comments

Popular Posts