Asteazken musikala: Arturo Erregea (bai, azkenean!)

Azkenik. Arturo Erregea, marrazki bizidun mitikoetan mitikoena (zentzu batean Dragoi Bola gainditzen duela esatera ausartuko nintzateke) iritsi zaigu Warp Bortzera. Marrazki bizidun itzelak eta lehen mailako sintonia (zenbat alditan abestuko zenuten lagunarteko afarietan?), euskarazko telebistaren hastapenetan iritsi zirenak. Mito bihurtzeko formula hutsezina.



Une berezian iritsi da gainera Arturo Erregea Warp Bortzera. Izan ere joan den ostegunetik aurrera telebista digitala soilik ikus daiteke Nafarroan eta, noski, ETB ezin topatu kate digitalen artean (erriberan denbora gehiago daramate digitalizatuta). Eskerrak apirila arte ETB frekuentzia analogikoetan ikusten utziko diguten gure agintari arduratsuek.







Comments

iker said…
Klasikoetatik, klasikoena (Espazioko Gerlarien baimenarekin...) eta zein sintonia itsaskorrak... etxean daukat, baina 5/6 kapitulo bakarrik ikusi ditut, ea eguberritan "bidaia" bay ematen diodan !!
Anonymous said…
"bidaia" BAT
Makilakixki said…
Aaaaaahhhhhh! Espazioko Gerlariak! Riiiiiiicooooo!

Popular Posts