zonbi erasoa goolge mapsen

Jarrai ezazue google maps itxurako ikuspegiarekin zonbi eraso baten eboluzioa, denbora errealean eta krudeltasun osoan, eta ikasi ezazue behingoz galduta zaudetela!

Zonbi Erasoa

Zonbie Outbreak Sim flash jokoa da, The Zonbie Survival Guide liburuko (norbaitek oparituko didan zain nago oraindik) 3. motatako zonbi erasoa simulatzen duena eta awesomea da oso.

Nire simulazioan hogei minututan desagertu dira hiritar guztiak, gainerakoak 4900 zonbi inguru eta bi polizia zirelarik (aukera lehenetsiekin). Ondorioa: Zonbi eraso batean ahalik eta denbora gehien bizirauteko egin zaitez polizia. Zer moduz joan zaizue zuei?

Gehigarria: 30 minuturen ondoren hortxe jarraitzen du polizia batek. Hau txapelduna!

Iturria: Games Ajare, Zombie Outbreak Sim.

Comments

iker said…
jaja, oso ona !

polizien datua kontuan izanda, hemen nahiko lasai egon gaitezke, munduko, biztanle/polizia ratiorik altuena dugunez jai daukate zonbiek gurekin, jaja
Makilakixki said…
Berri txarra da poliziek inor gutxi salbatzen dutela azkenean, bere burua izan ezik. Mundu errealean isladarik izango du?

Popular Posts