Zatoz Planeten Elkarte Batura!

Klingon Inperioak kaleratutako propaganda eraginkorrari erantzun nahian, Planeten Elkarte Batuak berea plazaratu du. Eta ikusitakoa ikusita, klingondarrekin geratuko naiz. Ze sosoak diren lurtar hauek! Klingon Inperioa zuzen zegoen, inbasio baten behar larria daukagu.



Kapla!

Iturria: Mundo Star Trek.

Comments

Superandoni said…
LOL, klingondarrak baino nahiago federazioa, lehenak krudelegiak dira, eta nahiko ergelak ere. Gainera, klingondarra ez banaiz nola sar naiteke inperioan?
Makilakixki said…
Zuzen zaude. Gizakia bezalako bizi forma ahul eta lotsagarri batentzako zaila da Klingon bezala onartua izatea. Izan ere milioika urteko eboluzio zuzenaren emaitza dira klingondarrak. Ahalegin eskerga suposatuko lizuke, eta baita heriotza ere ziuraski, baina dakizula ohorea lortuko duzula, bizitzan zein heriotzan, merezi baduzu. Kapla!

}}:-)
iker said…
egia esanda, propaganda hori oso kaxkarra geratu zaie... Paris Hiltonek berak sinatuko luke iragarki hori. Ni, oraingoz, Klingondarrekin geratzen naiz...
Makilakixki said…
Klingondarren estiloarekin bat ez baletor, pentsatuko nuke planeten elkarteko iragarkia klingondarrek egin dutela.

Oraingoz, bi klingon berri ditugu Iker eta makilakixki eta planeten elkartean geratuko den bat, Superandoni.

Popular Posts