Emotikono trekiak


Hementxe dakarzkizuet zuen erlazio digitalak, twitterrak, facebookak, blogetan hainbestetan idazten dituzuen iruzkinak, aberastu eta ulergarriago egingo dituzten emotikonoak. Star Trekeko emotikonoak dira eta txundigarriak dira euren xumetasunean. Ikusi bezain pronto ezin izango duzue tweetik idatzi hauetariko bat jarri gabe. Egizue aproba, bada, Warp Bortzen iruzkintxo bat idatziz (eta bide batez blogari treki bat poztu egingo duzue).

Hemen dituzue batzuk:

[:-] Data
]-) Geordi LaForge (with VISOR)
}:-< Mr. Worf
{!r] Borg bat
=/\= Starfleet-logo
\\// agur bulkandarra

Eta onena:

Q Q

Warp Bortz, zuen bizitza digitala erraztea da gure nahia.

Iturria: kasper-online.

Comments

Popular Posts