Ordenagailuaren egoera aurresateko makinaaaaa! ((=^♀^=))

Hona hemen ezertarako balio ez duen zerbitzua. Ordenagailua piztuta ala itzalita dagoen ez dakizula? Jo ezazu, bada, Computer Power Test web orrira eta bertan jakin ahal izango duzu erantzuna. Xumea, eraginkorra eta akatsgabea.


Bai? Zer gertatuko litzateke gure mugikorretik sartuko bagina? Zein ordenagailuren egoeraren berri emango liguke? Eta zer gertatuko litzateke ordenagailutik sartu eta itzalita dagoela esango baligu? Haustura sortuko al litzateke denbora-espazioan gure unibertsoa eztanda batean suntsituz? Ala denbora hari ezberdina sortuko litzateke, dimentsio paraleloak sortuz? Gure biloba etorkizunetik etorriko al litzateke gu hiltzera? Marty McFly agertuko litzateke bere Delorean-ekin denbora-espazioaren jarraikortasuna berrezartzera?

Iturria: Microsiervos, Computer Power Test.

Comments

Popular Posts