Herria mintzatu da, Warp Bortz awesomea da.

Demokrazia demokrazia da, eta demokraziak dioena mezara doa. 100%eko bozkekin, irakurleek Warp Bortzen itxura berria "Awesomea! Nire bizitza eraldatu duen epifania bizi izan dut!" dela esan dute. Erabateko garaipena itxura berriaren aldekoena. Hori bai dela herriaren izenean hitz egitea...

Mila esker guztioi holako inkesta sosoan parte hartzeagatik. Zuek bai duzuela meritua!

Comments

iker said…
incredibol ! hainbeste partaidetza izan duen inkesta batek, eta partaide guztiak erabat ados gaude... warp bortzen sex-appeal-ak liluratzen gaitu !!!!
Makilakixki said…
Hala da, bai. Warp Bortzen ez dugu mundu errealean ematen ari diren paktu bitxien beharrik. Aldiz, Txina, Iran edo Kuba bezalako herri libreetan bezala adostasuna erabatekoa da.

Popular Posts