VHSak eta zintak

Orain egun batzuk amari eman nion magnetoskopioa (lagunen artean bideoa, VHSak ikustekoa), berea apurtu eta zinta zahar horiek (beste bizitza batetan dragoi bolaren filmak, terminator eta eskuz banakako finalak grabatzeko erabili nituenak) ikusi ezinik zebilela. Asteburuan DVD-a apurtu egin zait, eta guzti honek formatu fisikoen gainbeherari buruz zer pentsatzekoa eman dit, Muchachada Nuin hainbatetan ongi adierazten jakin izan duten bezala.



Asteburu ona izan.


Comments

Popular Posts