Zonbi apokalipsia gainditzeko modelo matematikoa

Zonbiak filme gehien eman duten fikziozko izakien artean daude, edo hori sinestarazi izan nahi digute behintzat. Gezurrak ezin dira betirako gorde, baina, eta konfabulazio erraldoi honen atzean dauden botere faktikoek egia ezin izan dute betirako ezkutatu. Ez behintzat ikerkuntzarako diru kantitate eskergak bideratzen direnean.


Carleton eta Otawako unibertsitateetako matematikari talde batek Infectious Disease Modelling Research Progress aldizkarian argitaratutako artikulu batek egiaren krudeltasuna eta gobernuen ardura agerian uzten du. Zonbi apokalipsiaren analisi matematikoa egin dute, zenbait premisa erabiliz (zonbien mugikortasuna eta zonbi bilakatzeko denbora adibidez).

Ondorioztatzen duten bezala, erasoaldi baten aurrean hartzen diren neurrien araberako emaitzak ondokoak dira:

1) Zonbiak berrogaialdian jarri: Neurri honen bidez bi gauza gerta litezke: Zonbien estintzioa edo gizakien estintzioa (bigarren hau, txarra).

2) Zonbiak sendatu: Sendatzeko aukerarik dagoela suposatuz, biak zonbiak eta gizakiak aldi berean biziko lirateke, baina azken hauen populazioa oso murriztua (berriz ere, irtenbide ez egokia).

3) Zonbiak akatu: Zonbien desagertzea ekar lezake egun gutxitan. Irtenbide ezin hobea. Behin San Ferminetan batek esan zuen bezala "... y tirad con todas las energias y lo más fuerte que podais. No os importe matar." Horiek jakituriaz betetako hitzak, bai.

Iturria: iMicorsiervos; io9; aipua Bizardunen "Burutik Egina Eta Deabruak Hartua" abestitik aterata; irudia, Zonbi Dailytik.

Comments

Iker said…
durarik gabe 3. irtenbidea da onena... zonbia ez bazara, behintzat, jaja

azken hilabete honetan, bit torrenterako torrentak jeisten ditudan web batean, Zonbie filma zikloa egiten ari da tipo bat, eta pelikula atzerritar erabat kasposoak zintzilikatzen ari da, gehienak azpitituloekin, baina zonbie eta odol mordoarekin...

ez ditut oraindik ikusi,baina jeitsi ditudanen artean badago, kuriosoa eta on itxura duen bat: Fido, argumentua xelebrea da, eta Makilakixkik aipatu dituen 3 irtenbideei beste bat gehitzen diona, laugarren irtenbidea alegia:

Zonbiak domestikatzea !!

Filma honetan, zonbiei lepoan jartzen zaien tramankulua dago, eta honekin erabat gizakien menpe daude. Hauek, morroi lanak egiteko erabiltzen dituzte, eta "luxu" artikuloa dira !! jende guztiak nahi du etxean zonbi bat etxeko lanak egiteko... filma ikusten dudanean iruzkin sakonagoa egingo dut, baina itxura ona du !

Iker
Makilakixki said…
Interesgarria oso. Zergatik ez zara animatzen noizean behin zonbien filmeren bati buruzko iruzkintxoa egiten? Zonbimetroa ere sortu genezake eta urte amaieran, gringoak bezala, urteko 10 filmerik onenen zerrenda atera. Hortik Aupatu-ra zuzenean eta laister unibertsoa gure esku izango dugu. Muahahahahahaha!

Popular Posts