Warp Bortz Euskadi irratian: MISSION ACCOMPLISHED


Makilakixki misiotik itzuli da eta espero bezala misioa arrakastatsua izan dela baieztatu digu. Euskadi Irratiko Amaraunean Haritz eta Maite blogariekin batera eta Arantza eta Andoni kazetarien gidaritza pean eginiko saioa laburra izan bada ere, atsegina, interesgarria eta dibertigarriya izan da, eta horrek, dudarik gabe, jarraian datorrena asko erreztuko digu.

Zuzenean entzuteko aukerarik izan ez duten kamaradek badute une loriatsuaren lekuko izateko aukera, bai Warp Bortzen bertan entzunez (entzuteko aukera martxan jartzea lortzen badut), eta baita astero astero Teknopatak plazaratzen duen podkasta entzunez.

Lagunok, hurrengo pausoa prestatzen hari gara jada, eta luze gabe martxan jarriko dugunaren uste osoa daukagu. Estralurtar, robot, zonbi eta gainerako kamaradak, iraultza hasia da eta geldiezina da.


Oharra: Eskerrak eman nahi dizkiet Amarauna taldeko guztiei, bai eta blogari kolaboratzaileei eginiko gonbiteagatik. Esker mila hain ongi pasarazi didazuen goizagatik. Ikeagarriya, awesomea izan da.

Comments

Maite said…
Eskerrik asko zuri etortzeagatik eta gauza hain interesgarriak kontatzeagatik!!! Laster arte, Makilakixki!!! :-) :-)
Anonymous said…
kaguenlamar... ezin zara hilabete oso batez etxetik kanpo egon... a ze amorrua makilakixki irratian "live" galdu izana...

Iker
Makilakixki said…
Horrelakoak gertatzen zaizkizu hilabete osoko oporrak hartzeagatik. Dena den lasai, telebistako saioren batean infiltratzeko lanean ari naiz jada ;-P
iker said…
Euskitzeren "txapa-programa" hoietako batean ez da izango, ez ???

a zer beldurra...
Makilakixki said…
Ez horixe! Jende guztia erakarriko lukeen saioa beharko luke. Modernoa, bizia, freskoa.... Hitz batean; Hitzetik Hortzera.

Popular Posts