Makilakixki oporretan

Azken misioaren erabateko arrakastaren ondoren, Warp Bortz mugimenduak opor txiki batzuk merezi ditudala erabaki du. Hori dela eta, hurrengo hamar egunetan gutxi idatziko dut, parasitatu ditzazkedan wifi sareen arabera eta ordenagailurik erabiltzeko dudan aukeren arabera (gogo faltagatik ez da izango ordea). Hau da, aukerak eskasak dira.


Biharko sarrera prestatuta nuenez, kaleratuko dut, baina asteazken musikalak kale egingo du aste honetan ere.

Mila esker pazientziagatik eta laster arte!

Makilakixki

Comments

Popular Posts