Asteazken musikala: Daisy, Daisy .....

HAL9000 ordenagailuak Daisy Bell abestia abestu zuenean ez zuen botepronton egin, Andoni Egañaren konplexuak jota, ez horixe. Izan ere bere aspaldiko lagun bati, IBM 704 -ari hain zuzen, 1962. urtean entzuna zion jada abestitxoa. Gaurkoan abesti hura dakarkizuet. Ordenagailu batek abestua eta bere lagun baten musika lagunduta (lagun hau ordenagailua ere, noski). Grabazioa 1963koa da eta, ez dakit zuei, baina niri zirrara sortzen dit entzuten dudan bakoitzean.



Amets egingo dut, Dave?

Iturriak: Microsiervos, First Philadelphia Computer Music Festival, Bell Labs.

Gehigarria: Hau da joan den asteko asteazken musikalerako plazaratzea pentsatuta neukan sarrera. Zorionez, Goear eta unibertsoarekin bakean nago, oraingoz, nire plana martxan jarri arte behintzat...


Comments

Popular Posts