Duke Nukem sindromea

Oraindik ez da ezaguna egin, baino ixi ixilean gure gazteen (eta ez hain gazteen, ezta?) garunak suntsitzen ari da. Gaixotasun ikustezin honen lehenengo biktimak agertzen hasiak dira, eta informazio guztien arabera pandemia izugarri baten aurrean gaude....... Duke Nukem sindromea da eta ez du sendabiderik.



Bideo honek aspaldi Soldier of Fortune jokoarekin gertatutakoa ekarri dit burura. Asteburu oso batetako sesio baten ondoren, leihotik begiratu eta aurreko eraikineko leiho batetik begira ari zen morroi bati doitasun-errifle batez tiro egiten ikusi nuen neure burua. Segituan itzali nuen ordenagailua, bizitako esperientziak harrituta eta neurri batean beldurtuta. Ordutik hona antzeko esperientziak izan ditut, nahiz eta ez hain biziak (kalean ibiltzen, ingurura begiratzeko eskuineko eskuarekin sagua kontrolatzen ariko banintz bezalako mugimenduak egitea adibidez). Zuei ez al zaizue holakorik gertatu?

Iturria: Maldito Friki.


Comments

Popular Posts