Bihurtu zaitez zonbi kamiseta honekin

Berriz ere zonbiak berri.Urrezko bigarren aroa iritsi da zonbientzako, eta zuen blog kuttun hau ez da atzean geratuko, bere lehen urrezko garaia noiz iritsiko zain.

Oraingoan kamiseta bat da berria. Wii kontsolarako aterako den Resident Evil: The Dark Side Chronicles bideojokoaren mertxandizearen barnean atera duten kamiseta miragarria. Normal jantzi eta kamiseta txukuna. Behekaldeari buelta emanez eta burua estaliz, zonbi aparta, neska zonbien artean arrakasta zihurtatuko dizuna.


Asteburu ona izan dezazuela eta kontuz ibili zonbi neska/mutil sutsuekin.

Iturria: Gamesajare, Pixfans.



Comments

Popular Posts