Asteazken musikala: Super Bat Piiiiila bat!



Gaztaroan nigan pisu handia izan duen telebista saiorik bada, hori Super Bat saioa izan zen. Haurrentzako eta gaztetxoentzako saioa izan zen hura, gaur egungo Betizu klubaren aitzindaria eta garaiko telebista euskaldunean sekulako iraultza.



Egia esan behar badut nerabezaroan harrapatu ninduen Super Bat fenomenoak, handitxo samarra horrelako saioetarako, baina nonbait saioaren estetikarekin hain nintzen tematu, ze karneta lortu egin nuen. Karneta lortzeko, noski, argazki zaharra eta adina faltsua bidali behar izan nituen, baina tira, horri esker urtebetetze egunean eskaintzen zituzten opariez gozatu ahal izan nuen (nahiz eta hura ez zen izan, ezta gutxiago ere, kluban sartzeko arrazoia).

Hain nuen gustuko ze txirrindulaz ibiltzeko kaskoan eta baita txirrindulan bertan ere super baten irudia jarri bait nituen. Lagunak ere nazkatu nituen, ziur, Super Baten marrazkiekin eta asmatutako Super Baten eboluzioekin, Dragoi Bolako Supersaien antzera (ez dakit hau utzi beharko nukeen). Obsesioaren antzeko zerbait izan zen hura.

Asko bilatu ondoren ez dut gauza handirik topatu, ETB-ko webgunean bideo pare bat besterik ez. Blogan nola txertatu ere topatzen ez dudanez, estekak utziko dizkizuet. Gozatu, gozatu garai haietako ETBz:

Bideo 1
Bideo 2

Agur bero bat trikilagunok!

Gehigarria: Sarean kuxkuxean ari nintzela Super Baten onurei buruzko sarrera bat topatu dut Mizpira blogan. Aspaldikoa da, 2006koa alegia, baina argi uzten du Super Batek belaunaldi oso bat hezi zuela.

Comments

joxe said…
Jeje, gure etxean SuperBaten eskutik sartu zen lehenengo aldiz Telepizza, arreba txikiaren urtebetetzean. "Zure urtetan, zure urtetan, itzali argi guztiiiak et apiztu kandeeelak..."
ibai said…
Jeniala! Kakapirri telebista, eta abar. Gogoratzen naiz Ipurbeltz aldizkarian komiki bat eta guzti zutela... ezta?

Holako gehiago nahi ditut!
Makilakixki said…
Bai Joxe, hoiek pizzak hoiek! Ez ginen ohituak pizzak , hanburgesak, jaki txinatarra eta halakoak jaten, eta noski, Super Baten pizzak izugarri goxoak iruditzen zitzaizkigun garai haietan. Gaur egun ez dut uste politikoki oso zuzena denik umeei pizzak oparitzea. Eta mila esker Ibai, pozten naiz sarrera hau zure gustukoa izateaz. Nik Trikiflash dut gogoan. Mugimendu arin hoiek, pantailaren albo batetik bestera. A ze efektu miragarriak! ;-)
Agur bero bat, trikilagunok!
Mizpira said…
Apa Makilakixki eta konpainia!

Pizzarena egia da, Donostiaraino joaten ginen gu pizza bila. Bideo horiek ez nituen ikusita, eta ez zekienarentzat, Trikiflash=Goenkaleko medikua!

Ba txiripaz konturatu naiz nire bloga topatu duzula, ez pentsa, oso abandonatuta daukat azkenaldian konturatuko zinen bezala. Saiakera berriren batekin agian hasiko naiz laister, baina auskalo. Ondo segi!
Makilakixki said…
Esker aunitz, Mizpira, primiziagatik. Egia esan behar badut Goenkaleko lehenengo bi sasoiak jarraitu nituen besterik ez. Blogarekin jarraitzera animatzen zaitut, eta bide batez Warp Bortz jakitera eman zenezake zure irakurlegoaren artean ;-)
Zer moduzkoa da Blogari.net Bloggerekin alderatuta? Aldatzeak pena merezi du?

Popular Posts