Spiderman naiz

Betidanik jakin izan dut berezia nintzela. Ez indartsua, ez ederra, ezta inongo zereginetan bereziki trebea, ez jakituna, ez abila.... Holako kurrikulum grisakin zer edo zer berezia izan behar nuen, sakonean ezkutatuta. Eta gaur aurkitu dut nire alter egoa. Bai lagunok, Spiderman naiz.

Your results: You are Spider-Man

You are intelligent, witty,
a bit geeky and have great
power and responsibility.



Spider-Man
70%
Robin
67%
Superman
65%
Green Lantern
55%
Hulk
50%
Supergirl
40%
Batman
35%
The Flash
35%
Catwoman
35%
Wonder Woman
20%
Iron Man
20%

Zuen ezkutuko heroia zein den jakin nahian zabiltzatela? Bete ezazue bada Which Superhero are you? testa eta jakingo duzue. Eta zuen emaitzak zeintzuk diren esanez idazten baduzue, agian superheroien taldea sor genezake, mundu honetako gaiztakeria deusezteko.

Bide batez, testa e-gorblog blogan topatu nuen txiripaz. Zuen Netvibes, iGoogle edo dena delakoan jartzeko pena merezi duen bloga.

Agur bero bat, Spidermanen partez.



Comments

Anonymous said…
bueno, ejem, Spiderman, bai, baina larri ikusten zaitut, Robin %67rekin gibelean daukazu, jejeje eta JCren blogaren irakurle zaletua naiz... http://jotacedt.blogspot.com/

ezagutzen baduzu, honek ez du azalpenik behar, eta ezagutzen ez baduzu... http://jotacedt.blogspot.com/search/label/Robin


iker
Anonymous said…
Por zierto, nireak:
Green Lantern 90%
Spider-Man 75%
Catwoman 70%
Robin 67%
The Flash 65%
Iron Man 65%
Superman 60%
Wonder Woman 57%
Supergirl 52%
Batman 35%
Hulk 35%

GREEN LANTERN RULES !! espazioko bidaiak egin ditzaket, iufii
Robin, dirudienez, "por defecto" ateratzen da beti %67arekin, jaja

iker
Makilakixki said…
Baliteke, bai, test honen bidez nire nortasunaren beste atal bat ezagutzea, Robinena alegia. Dena den, zuk ere hortxe daukazu Robin, eta baita Catwoman ere. Zer esan nahiko du azken horrek? Eta bai, JCren bloga eta ipurdi eta bularrekin duen zaletasuna ezagutzen dut.
e-gor said…
Gezurra, inpostorea, zu ez zara Spiderman, ni naiz! Askoz lehenago egin nuen froga, eta gainera %80rekin eman nuen Spidey! ;-)

Orain serio, eskerrik asko nire blogari egindako laudorioengatik. Nik ere jarraitzen dut zurea, eta oso ongi dago benetan.
Makilakixki said…
Ez horixe, gezurtia halakoa! Spiderman bakarra dago, eta hori ni naiz. Zu kloia besterik ez zara. Superheroiek gauzak konpontzen dituzten bezala konponduko dugu hau, orri bikoitzeko borroka epiko batean, eta irabazleak tximinia barruan botako du galtzailea.

Plazerra da zu hemen izatea. Ongi etorri, mila esker parte hartzeagatik eta segi e-gorblogarekin, informazio iturri paregabea da eta.

Popular Posts