Asteazken musikala: Unreal flyby

Nigan eraginik izan duen jokorik badago munduan, hori Unreal da. Ordenagailuarentzako jokoen partekatzea era analogikoan egiten zen garai haietan, Windows 95-98ren garai haietan, izugarrizko eragina izateko motiborik ez zitzaion falta Unreali Grafika ikaragarriak, jokagarritasun zoragarria, anbientazioa hobezina, aurreko FPS batzu ez bezala (Doom, Quake eta abarrak) istorioa ere zuena eta, noski, musika paregabea.

1,44 MB-eko disketeen eta modem konexioko garai hoietan Unrealeko musika jeistea lan luzea bazen, 24 MB zituen musika osoa etxera eramateak meritua zeukan. Musika MOD formatuan zegoen, Modplug Playerrekin entzun zitekeena eta oraindik ere, zenbaitetan, MP3an sartu eta entzuten dudana. Gozatu.



Comments

Popular Posts