Asteazken musikala: Dragoi Bola

Beste egunean lagun batek Dragoi Bola GT-ko azkenengo kapituluaren bukaera ikusi zuela esan zidan. Bai, Dragoi Bolaren bukaera da hori, sinisteko zaila bada ere. Ni bezala, Dragoi Bolarekin hazi zaretenoi ezinezkoa irudituko zaizue. Nola liteke Dragoi Bolak bukaera edukitzea? Eta zer gertatuko da orain? Dragoi Bolatik at denborarik al dago? Bizitzarik al dago? Erantzuna ezezkoa da, noski, eta beraz, munduaren azkena iristen den bitartean gure garuneko sakonenean (alzheimerrak jota galtzen azkena izango den atal hori) txertatuta dagoen musikarekin gozatzera gonbidatzen zaituztet.



Agur betiko, plazerra izan da.

Comments

Ibai said…
Gaizki ulertu dut ezta? Hau ez da zure agurra ezta?
Makilakixki said…
Ez ez, lasai! Egia da behin Dragoi Bola bukatuta, mundua, errealitatea hutsik geratu denaren sentsazioa daukadala. Izan ere, ikastolan hasi nintzen Gokuren abenturak ikusten eta orain..hau ikara! Baina lasai, interneten mila gauza dago zuekin partekatzeko. Entropia handitzeko tarterik geratzen den bitartean hemen egongo gara (gutxi gora behera).

Besarkada bat.
oihanguren said…
Pozten naiz ba. Ni orain azterketekin nabil eta ez dut prokrastinatzeko aukerarik ere... baina tira, gutxi falta da!
ibai said…
bueno, goiko hori ni naiz, ibai.
Makilakixki said…
Zorte on azterketekin. Badakizu azterketak behin bukatuta, prokastinatzeko eskubidea bizpahiru hilabetetarako irabazi duzula!

Popular Posts