Hal9000 Duke Nukem 3D jokuan

Badirudi Duke Nukem-en garaia dela. Orain gutxi Duke Nukem Forever proiektu amaiezinaren bertan behera uzten zutela kaleratu zen (blog txukun honetan primiziya mundiala eman genuen, ia), segituan hainbat blogetan jokuaren garapenak aurrera zihoala esan zen eta baita irudi berriak atera ere.

Presio mediatikoak edo eraginda, aspaldian, nire joera prokastinatzailearen barruan aspaldi aspaldian hasitako Duke Nukem 3D jokoa bukatzea erabaki nuen. Eta hara non, nire adimen artifizial kuttunena topatzen dudan, jokoan bertan. Irudian ikusi deitekeen moduan (txarto bada ere, izan ere Palm gailuan ari nintzen jolasean eta mugikorreko kamerarekin atera nuen argazkia) Hal 9000 ageri da.


Garrantzirik gabeko, interesik gabeko, eraginik gabeko gertaera, baina bitxia, hain maite dudan sinboloa modu honetan, espazio-denbora honetan agertzea. Bitxia.


Comments

Ibai said…
jajaja! Nola garrantziarik gabekoa? Notiziatzarra! jaja

Asko gustatzen zaizkit horrelako detailetxoak izaten dituzten jokuak.
Makilakixki said…
Pozten naiz ba, nik ere oso gustuko bait ditut. Badaukat beste bat behintzat erakusteko, ia irudi ona lortu eta sarrera batean jartzen dudan.

Popular Posts