Doom, sistemaren monitorea

Lanean ordenagailu ziztrin bat jarri didate. Zaharra, motela, soinurik gabekoa (nola ikus-entzun ba bidaltzen dizkidaten bideoak?). Gauza da ordenagailuaren moteltasunaren motiboak aurkitu nahirik sistema monitore bat erabiltzea erabaki nuela, CPU eta RAM erabilera uneoro jakiteko. Windowsek dakarrena ez da txarra, baina widget bat txikiago eta erabilgarriago izango zela pentsatu nuen. Yahoo Widgets instalatu nuen, lanekoa ez bait da Ubuntu (zoritxarrez) eta Google Toolbar instalatu nuenean bat ere ez zitzaidan gustatu. CPU eta RAM widget lehenetsiak erabili beharrean, nola ez, zerbait konplexuago baten bila jo nuen, eta hara non Doom mooD widgetarekin topo egin nuen.


Doom mooD, palindromo bat izateaz gain, Doom bideojokuaren HUD-aren berdintsua da, baina bizia eta erakutsi beharrean CPU eta RAM erabilera erakusten ditu, beste hainbat gauzen artean. Onena zera da, Doom jokoan bezala, pertsonaiaren aurpegia ere ageri dela, eta bideojokoan bezala hau ere aldatzen dela, ez osasun egoeraren arabera, baizik eta CPU erabileraren arabera.

Orain arazo bat daukat. Aurpegia erabat odoleztatua ikustearren, prozesagailua mugara eramaten saiatzen naizela etengabe...

Iturria: Yahoo Widgets, Doom mooD.

Comments

Popular Posts