Can't read Klingon? What are you!!? Ferengi?

Horrela saltzen dute galaxian dagoen antibirusik sendoena, egoskorrena eta ohoretsuena. Izan ere Sophos software konpainiak beren antibirusa Klingon hizkontzara bikoiztuta ateratzea erabaki dute. Erabaki ohoretsua, bai horixe. Euren hitzetan

Our routine monitoring of sub-space transmissions alerted Sophos that the loss of the Klingon battlecruiser Klothos was not due to Romulan incursion into the Khitomer system, but a result of trying to remove VBS/PeachyPDF-A from the battle computer using M'swoN'kar after Commander Kor opened an attachment from the system S'cam-419.
Laburki esanda, Klothos guda ontzi Klingondarra ez omen zuen suntsitu Romuldarren eraso batek, baizik eta nolabait Kor komandanteak lagun baten powerpoint pornografikoa irekitzean sartutako birus batek. Zorte txarra.



Ubuntu erabiltzen dudanetik ahaztuak ditut antibirusak, baina tira, Windows ezin utzi zabiltzatenok (eta aurki MacOS X zaleok ere, antza) baduzue inperioaren zerbitzurako babes garaitezina.
Iturria: Mundo Geek, Sophos.

Comments

Popular Posts