Super Marioren aurpegi guztiak

Edo gehienak, edo batzuk behintzat. Izan ere, 28 urteren ondoren (nahiz eta hasera hartan Jumpman izena zuen) nork daki zenbat joko, film eta marrazki bizidunetan agertu izan den biboteduna. Edozein kasutan, hona hemen Super Mariok urte hauetan jasan dituen itxuraldaketak:



Horrenbeste Marioren artean zaila da esatea, baina zuek zein duzue gogokoen? Zeinetan galdu duzue zuen bizitzako ordu gehien? Nik behintzat Super Mario Bros 3. Ehunka pezeta xahutuko nituen diru truke jolasteko denbora muga bat ezartzen zuten makina haietan.

Eta bihar, Marioren betiereko lehiakidea.

Iturria: Pixfans, Games Radar.


Comments

Popular Posts